33 urte dira gaur Xabier Kalparsoro Anuk zumaiarra zendu zela. Bertsio ofizialak dio Anuk Espainiako Polizia Nazionalak Indautxun (Bilbo) zuen komisariako leihotik erori eta bi egunen buruan hil zela, baina haren haren heriotzak galderez eta zalantzaz josita jarraitzen du.
Horregatik, urtero legez, haren familiako kideak, lagunak eta zenbait herritar labarretan elkartu dira, Anuken omenezko oroitarriaren aurrean. Anuken memoria gogora ekarri dute ekitaldian, hitz, bertso eta txalapartaren laguntzaz, eta gertatutakoa argitu dadila aldarrikatu dute.