Aita Mari zinema aretoan gaur eta bihar La bola negra filma ikusteko sarrera guztiak agortu dira jada. Ikusleek filmarekiko erakutsitako interesa dela eta, datorren astean berriro ere film bera eskaintzea erabaki dute Zumaiako aretoan.
Hain justu ere, datorren ostiralean, igandean eta astelehenean eskainiko dute filma, eta sarrerak gaur bertatik aurrera eskuratu ahal izango dira. Interesa duenak 20:00etatik aurrera sarrerakzumaia.eus webgunean eros ditzake, edo, bestela, leihatilara jo dezakete gaur eta bihar, 19:30etik 20:00etara bitartean.
Javier Ambrossik eta Javier Calvok zuzendutako darama generoko filma da La bola negra, eta honakoa da lanaren sinopsia: "Hiru gizonen bizitza interkonektatuak hiru garaitan. Sexualitateak eta desioak, minak eta herentziak estuki lotutako hiru existentzia; eta Federico Garcia Lorcaren azkenetako lan amaitu gabea".