Sei pelikula eskainiko ditu Ostarrenak datozen hiru hilabeteetan

Maddi Txintxurreta

'La última ronda en Venecia' filmaren irudi bat.

Sei film emango ditu Zumaiako zine klub elkarteak urteko azken hiru hilabetetan. La última ronda en Venecia film italiarrarekin hasiko du udazkeneko zine forum zikloa.

Udako atsedenaldiaren ondoren, urriaren 8an itzuliko dira zine forum saioak Aita Mari aretora. Ostarrena zine klubak aukeratu ditu dagoeneko urteko azken hiru hilabetetan emango dituen sei filmak. Saioak 19:00etan izango dira, Aita Mari aretoan. 

Zikloa hasteko, iaz estreinatutako La última ronda en Venecia film italiarra emango du Zumaiako zine klub elkarteak datorren ostegunean. Carlobianchi eta Doriano aspaldiko lagunak arkitektura ikasten ari den Giulio gaztearen bizitzan gurutzatuko dira. Haiek usteak deseraikiko dituen bidaia bati ekingo diote.

Bi aste geroago, urriaren 22an, Bigarren Mundu Gerraren azken egunetan 12 urteko Nanning mutikoak bizi duen istorioa kontatzen dituen La isla de Amrum film alemaniarra emango dute Aita Marin. 
Azaroan Hego Korean ekoiztutako ¿Qué te dice esa naturaleza? eta umore beltza lantzen duen Bad apples pelikulak emango dituzte. Abenduaren 3ko esukararen egunerako, berriz, euskara ardatz duen Mintzo zen laburmetraia eskainiko du Ostarrenak. Moscas pelikularekin bukatuko du udazkeneko zikloa, abenduaren 17an.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide