'La Maja y la Mona (o viceversa)' umorezko antzerkia izango da ostegunean Emakumeon Etxean

Maddi Txintxurreta

Aroa Berrospe eta Susana Soleto, 'La Maja y la Mona (o viceversa)' antzerkiko une batean.

Aroa Berrospe eta Susana Soleto aktoreek elkarrizketan jarriko dituzte historiako koadro garrantzitsuenetako bi: Mona Lisa eta Maja jantzia. 18:30ean hasiko da emanaldia.

Aroa Berrospe eta Susana Soleto aktoreek La Maja y la Mona (o viceversa) umorezko antzerkia aurkeztuko dute ostegunean, 18:30ean, Zumaiako Emakumeon Etxean. Emanaldia gazteleraz izango da.

Historiako koadro garrantzitsuenetako bi, Mona Lisa eta Maja jantzia, gorpuztuko dituzte aktoreek; hala ere, ez dute oso argi nork ordezkatzen duen nor. Eztabaida piztuko da Majaren eta Monaren artean: nor da jatorragoa? Nor da ederragoa?

Erritmo bizkorreko umorea ekarriko dute Berrospek eta Soletok, eta adiskidetasuna, hipokrisia, estetika eta feminismoa bezalako gaiak landuko dituzte antzerkian. Hala, komediaren laguntzarekin, gaur egun gailentzen den emakumearen izaerari buruzko gogoeta egitera bultzatuko dituzte ikusleak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide