Nire argazkia

Soraya Lopez-Distira

(Soraya Lopez)

Urriko Zumaia Guka aldizkariko 'Izpiak eta hizkiak' atalean argitaratutako edukia da honakoa.

Abuztuaren 12ko eklipsea aspalditik espero nuen une horietako bat zen. Banekien eklipsea osotasunean ikusteko kilometro batzuk egin beharko nituela, eta banekien, halaber, milaka lagunek argazki ia bera egingo zutela. Baina argazkilari gisa, nire argazkia egin beharra nuen.

Dena aurrez prestatuta zegoen: lekua, ekipoa, kameraren parametroak..., unea iristen zenean dena oso azkar gertatuko zela banekielako. Eta hala izan zen. Urteetako itxaronaldia, hilabeteetako ilusioa, eta, azkenean, osotasuneko segundo gutxi batzuk.

Baina bazen aurrez prestatu ezin nuen zerbait: sentituko nuena. Itxaropen handiak nituen, eta hala ere, eklipseak guztiak gainditu zituen horiek. Eguzkia desagertzen ikustea, koroa begien aurrean izatea eta une hura gehien maite ditudan pertsonekin partekatzea are bereziagoa izan zen.

Argazki hau eklipse haren nire oroitzapena da, baina hura bizi izanaren emozioa betiko geratuko da nirekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide