Ertzainek pertsona bat atxilotu dute gaur goizean Zumaiako tren geltokian

Onintza Lete Arrieta

Ertzaintzaren auto bat. 

Ustezko kalte-delitu jarraitua egotzi diote 19 urteko gizonezkoari. Ertzainetxera eraman dute, eta ohiko izapideak egin ondoren, behin-behinean aske gelditu da. 

Gaur goizean ertzainek pertsona bat atxilotu dute Zumaiako tren geltokian. Ertzaintzak hedabide honi baieztatu dionez, 08:25ean izan da atxiloketa. 19 urteko gizonezkoa atxilotu dute poliziek, ustezko kalte-delitu jarraitua egotzita. 

Ertzainetxera eraman dute gaztea, eta han ohiko izapideak eginda, aske utzi dute, behin-behinean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide