Etxebizitza eskubidea dela aldarrikatzeko eta espekulazioaren aurka egiteko indarrak batu dituzte Zumaian. Dozenaka lagunek egin dute bat arratsalderako Ernaik deitutako elkarretaratzearekin, eta Etxebizitza duinaren alde, urrats bat aurrera! lelopean egin dute protesta Saregileen plazan.
Etxebizitzaren arazoari "berehalakoa eta integrala" den konponbidea eman diezaieten eskatu dute, eta etxebizitza "negozio izatetik eskubide izatera pasatzeko" exijitu. Horrez gain, Zumaian bizitzea "geroz eta zailagoa" dela salatu dute, eta horren adibide jarri dituzte alokairuko etxebizitzen prezioak: "Alokairuko etxebizitzen bataz besteko prezioa 800 euro ingurukoa da, eta gazte gehienek laguntza behar izaten dute ordaintzeko".
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)