Kalitate handiko DJ saioa antolatu dute larunbat honetarako. Borja Smoking (Borja S) bilbotarra izango da kartelburua, eta harekin batera izango dira Julen Lujan zumaiarra nahiz Øier azpeitiarra. Saioa 18:30etik 23:30era egingo dute, skate parkean.
Borja S artistak ibilbide luzea du musika elektronikoaren eszenan. Underground doinuei lotuta dago 1990eko hamarkadaz geroztik, eta Europako hainbat klubetan eta jaialditan egin ditu saioak. Smoking de Luxx edo Nova Flow bezalako proiektuen bultzatzailea da, eta leial eusten dio biniloari.