Zumaiako udal langileek bat egin dute ELAk eta LABek biharko deitutako grebarekin

Maddi Txintxurreta

Zumaiako udaletxea. (Maria Maya Manterola)

ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoko langileak biharko. Zumaian ere bat egingo dute lan baldintzak hobetzea helburu duen lanuztearekin.

Zumaiako udal langileek bat egin dute ELA eta LAB sindikatuek biharko deitutako grebarekin, eta beraz, udalak ohartarazi du ezin izango duela udal zerbitzuen ohiko funtzionamendua bermatu. 

Sindikatuen deialdia Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal langile guztientzat izan da, eta bi eskari nagusitan oinarritu dituzte protestak: batetik, udal langileen lan baldintzak Madrilen ez erabakitzea, euskal administrazioan baizik; eta bestetik, Udalhitzeko hitzarmena eguneratzea –Udalhitz euskal toki erakundeetako langileen lan baldintzak arautzen dituen akordioa da–, lan baldintzak hobetzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide