Bihartik igandera bitartean egingo dute Gazte Topagune Sozialista Elizondon, eta Urola Kostatik Nafarroako udalerrira joateko aukera erraztu asmoz, autoak partekatzeko deialdia egin du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS).
Hala, irteera desberdinak antolatu dituzte Zarauztik nahiz Zumaiatik: bihar, topagunearen lehenengo egunean, 13:00etan eta 16:00etan irtengo dira autoak udalerri horietatik; larunbatean eta igandean, berriz, 08:00etan. Zumaian, Etxape Zentro Sozialistaren aurrean egin dute hitzordua, eta Zarautzen, Mitxelena kalean (Mondragon tabernaren parean). Topagunera joan nahi duen herritar orok egin dezake bidaia kotxe partekatuetan.
"Euskal Herriko gazte langileak elkartzeko eta bertan gaur egungo auzi ezberdinen inguruan hausnartuko eta eztabaidatzeko" antolatu dute Gazte Topagune Sozialista Mugimendu Sozialistako gazte eta ikasle antolakundeek.