Itxaspeko argazkien erakusketa bisitatzeko azken egunak dira

Intza Trula

Iazko Cimasubeko argazki erakusketa, Oxford aretoan. (Juan Luis Romatet)

Donostiako Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloko argazkiekin osatutako bilduma dago ikusgai Oxford aretoan. Astelehena izango da erakusketa zabalik egongo den azken eguna.

Donostiako Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloko argazkien erakusketa ikustera joateko azken egunak dira. Proiektu honetara aurkeztutako argazkiez osatutako mostra ikusgai dago irailaren amaieratik Oxford aretoan.

Urpeko mundua jasotzen duten argazki ikusgarriek osatzen dute erakusketa; hala nola itsaspeko animalien edota landareen irudiak ikusi ahal izango dira.

Hori horrela, interesa duenak datozen egunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara bitartean ezagutu ahal izango dute erakusketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide