DJ saioak skate parkean, arratsalde partea girotzen

Intza Trula

Julen Lujan DJa, atzo, skateparkean saioa eskaintzen. (Intza Trula)

Hiru DJ entzuteko aukera izan zen atzo arratsaldean: Borja Smoking (Borja S) bilbotarra, Julen Lujan zumaiarra eta Øier azpeitiarra. Saioa arratsaldean hasi zen, eta ia gauerdira arte iraun zuen.

DJ saioez gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean Zumaiako skate parkera gerturatu zirenek: Borja Smoking (Borja S) DJ bilbotar entzutetsuak saioa eskaini zuen bertan, eta berarekin batera osatu zuten egitaraua Julen Lujan zumaiarrak eta Øier azpeitiarrak.

Eguraldia lagun, saioa 18:30 aldera hasi zuten, eta ia gauerdira arte iraun zuen. Txosna bat ere jarri zuten, nahi zuenak edariak eskuratzeko aukera izan zezan.

Hainbat pertsona atzo, skate parkean, DJ saioa jarraitzen. (Intza Trula)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide