Suhiltzaileek bikote bat erreskatatu dute gaur goizean, Zumaiako Santiago hondartzan, Getariara bidean zihoan belaontzia arroketan harrapatuta geratu ostean. Gertakaria 11:30ak aldera jazo da, eta ez da zauriturik izan.
Itsasbeheraren ondorioz, Calderete belaontziak hondoa jo du Zumaia uzten ari zela, eta arroka artean harrapatuta geratu da. Gertakarian, emakumea uretara erori da, baina ez du zauririk izan. Suhiltzaileak bertaratu dira bikoteari laguntzeko, eta biak onik erreskatatzea lortu dute. Ondoren, soka baten laguntzaz, belaontzia arroketatik askatu eta ur sakonagoetara eramatea lortu dute.
(Bideoa eta argazkiak: Gorka Zabaleta)
