Munduko Surf txapelketan ariko diren kirolarien zerrenda kaleratu du Espainiako Surf Federazioak, eta tartean da Janire Gonzalez-Etxabarri surflari. Punta Rocasen (Peru) izango da txapelketa azaroaren 6tik 15era, eta beraz, han izango da zumaiarra.
Orotara, sei surflarik ordezkatuko dute Espainia Munduko Txapelketan, eta horietatik hiru izango dira eskualdekoak; izan ere, Gonzalez-Etxabarrirekin batera ariko dira lehian Nadia Erostarbe eta Ruben Vitoria zarauztarrak. Gizonen taldea Conor Doneganek eta Yago Dominguezek osatuko dute; emakumeena, berriz, Ariane Otxoak.