San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzako kide ohien topaketa egingo dute 2027ko santelmoetan

Maddi Txintxurreta

Musika partitura bat.

2027ko apirilaren 2rako antolatu dute topaketa. Erakusketa bat ere prestatu nahi du Zumaiako Udalak eta, horretarako, 1990eko eta 2000ko hamarkadetan San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzan aritu ziren herritarren laguntza eskatu du. 

San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzako kide ohien topaketa antolatu dute 2027ko apirilaren 2rako. Urte luzez San Telmo jaiei hasiera emateaz arduratu zen abesbatzaren ibilbidea gogoratzea eta taldeko kide ohiak berriz elkartzea du helburu ekimen horrek.

Topaketaren egunean, abesbatzako kide izandako abeslariak, musikariak, familiak eta taldearekin lotura izan zuten gainontzeko kideak elkartuko dituen kantu poteoa egingo dute, eta elkarrekin afalduko dute gero.

Antolaketa lanak errazteko, topaketan parte hartuko duten herritarrei galdetegi hau betetzeko eskatu die udalak, 2027ko urtarrilaren 31 baino lehen.

Erakusketa ere bai

Bestalde, San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzaren ibilbidea gogoratuko duen erakusketa prestatzen hasi da udala, eta herritarren laguntza behar du horretarako. 1990eko eta 2000ko hamarkaden artean abesbatzaren jarduerarekin lotutako argazkiak sp.oroituz@gmail.com helbidera bidaltzeko eskatu dute, ahal dela, irudi bakoitzaren lekua eta data zehaztuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide