Aurrerantzean, Aizarnazabal, Zestoa, Oikia eta Zumaia lotzen dituen UK07 autobus lineak geldialdia egingo du Joxe Mari Korta industriagunean.
Zumaiako Udalak azaldu duenez, dagoeneko martxan dago autobus geltoki berria, eta industrialdean lan egiten duten herritarrei garraio publikoa erabiltzeko aukera erraztea da helburua, inguruko herrietatik eta auzoetatik lanera joan-etorriak egiten dituztenei bereziki. "Geraleku berriarekin, autobus-zerbitzua industrialdeko beharretara hobeto egokitu eta, bide batez, langileen mugikortasuna erraztu nahi da", gaineratu du udalak.