Azaroaren 11ko greba orokorra

Greba orokorra prestatzeko lehen asanblada deitu du Etxebizitza Sindikatuak biharko

Maddi Txintxurreta

Hainbat lagun Etxapen antolatutako hitzaldi batean; artxiboko irudia.

Etxebizitza Sindikatuak azaroaren 11ko greba orokorra prestatzeko lehenengo asanblada antolatu du.

Etxebizitza Sindikatuak azaroaren 11ko greba orokorra prestatzeko lehenengo asanblada deitu du Zumaian. Bihar egingo dute bilkura, 19:00etan, Etxape Zentro Sozialistan.

Asanblada horren bidez, etxebizitza eta soldata duinak aldarrikatzeko helburuarekin deitutako greba orokorrari begirako lehen urratsak eman nahi dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide