Argentinako Gualeguaychú hirian jokatzen ari da Piraguismoko Munduko Maratoi Txapelketa, eta bertan izango da Josefa Molina piraguista Itxas Gain taldea ordezkatzen.
Gaurtik igandera bitartean jokatuko dituzte Nazioarteko Piraguismo Federazioak (ICF) eta Argentinako Kanoa Federazioak antolatutako 33. munduko txapelketako kategoria ofizialetako lehiaketak.
Molinaren txanda bihar iritsiko da, ostiralarekin. Itxas Gaineko piraguista emakumezkoen K-1 Sub-23 kategorian lehiatuko da, eta 22 kilometroko ibilbide gogorrari eta bost porteori egin beharko die aurre uretan.
Itxas Gain taldeko kideek beren babes osoa eta zorterik onena opa diote Josefa Molinari.