'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?' antzezlaneko sarrerak agortu dira

Maddi Txintxurreta

'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?' antzezlaneko hiru aktoreak, oholtzan. (Tanttaka Teatroa)

Dagoeneko agortu dira Tanttaka Teatroaren lan berria ikusteko sarrerak. Telmo Irureta zumaiarraz gain, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia aktoreak igoko dira oholtzara gaurko emanaldian.

Agortu dira Tanttaka Teatroaren Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? antzezlanerako sarrerak. Gaur aurkeztuko dute lana Aita Mari aretoan, 20:00etan. Telmo Irureta zumaiarra igoko da oholtzara, eta harekin batera, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia aktoreak ere bai.

Mireia Gabilondok idatzi zein zuzendutako lan honetan, hiru aktoreek lau pertsonaia eta bi adimen artifizialen (Alexa eta Enmanuel) arteko harremanak gorpuzten dituzte: Jose Manuel garun-paralisia duen psikoterapeuta da; Lucia, berriz, depresio sakona duen emakumea, eta haren nortasun disoziatiboaren ondorioz Yoldi izeneko landare-zaintzaile gisa agertzen da. Horiez gain, Martina psikiatra agertzen da, bizitzak nekatutako emakume misantropoa.

Pertsonaia hauetako inork ez daki zer gertatzen zaien besteei, ezta zer sekretu gordetzen dituzten ere, baina elkar ezagutzea eta beren bideak gurutzatzea izango da beren bizitzetan gertatuko den gauzarik onena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide