Anael Coreak irabazi du Olagarro Eguneko XX. Argazki Rallya

Onintza Lete Arrieta

Bigarren saria Sandra Gallegorentzat izan da, eta hirugarrena, berriz, Roberto Madariagarentzat. Ostiralean egin zuten sari banaketa ekitaldia. 

Baditu irabazleak Olagarro Eguneko XX. Argazki Rallyak: Anael Coreak eskuratu du aurreneko saria, bigarrena Sandra Gallegorentzat izan da, eta hirugarrena, berriz, Roberto Madariagarentzat. Coreak 200 euroko saria jaso du, Gallegok 150 eurokoa, eta Madariagak 120 eurokoa. 

Epaimahaia Ivan Rodriguezek, Fernando Martinek eta Sonia Alvarezek osatu dute, hilaren 16an bildu ziren irabazleak erabakitzeko, –idazkari lanetan Distira argazki elkarteko kideak aritu dira– eta ostiral honetan egin dute sari banaketa ekitaldia, Oxford aretoan. Hantxe erakutsi dituzte saridunen lan grafikoak. 

Sari gehiago ere banatu du epaimahaiak: zumaiar onenarena, esaterako, Iker Barberok jaso du (100 euroko saria), eta 16 urtez azpikoena, berriz, Xabat Esteibarrek (80 euroko saria). 

(Argazkiak: utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide