Azaroaren 11ko greba orokorra

Azaroaren 11ko grebari lotutako propaganda ekoizteko saioak deitu ditu Etxebizitza Sindikatuak

Intza Trula

Hainbat lagun Etxapen antolatutako hitzaldi batean. (Utzitakoa)

Bi hitzordu egingo dituzte guztira Etxape Zentro Sozialistan: lehenengoa bihar izango da, 17:30ean, eta bigarrena ostegunean, 11:00etan.

Etxebizitza Sindikatu Sozialista azaroaren 11ko greba orokorraren bueltako lanketa egiten ari da azken asteotan. Protesta egunari lotuta, propaganda ekoizteko eta eskegitzeko saioak deitu dituela jakinarazi du.

Hain justu, lehen deialdia biharko egin du Etxebizitza Sindikatuak: 17:30ean elkartuko dira, Etxape Zentro Sozialistan. Horrez gain, bigarren saio bat ere egingo dute, ostegunean, 11:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide