Udal hautetsiek urriko ohiko bilkura egingo dute gaur, osteguna, 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan. TAOren udal ordenantzan zenbait aldaketa egitea aztertuko dute. Halaber, taxien tarifaren irizpenaz eta udal kudeaketarekin lotutako beste zenbait kontuz ariko dira.