Odol ematea egingo dute datorren asteazkenean

Maddi Txintxurreta

Pertsona bat odola ematen. (Magnific)

Zumaiako Odol Emaileen elkarteak odol emate saio berria antolatu du datorren asteazkenerako, hilak 4, hogarrean. Parte hartzeko, txanda aldez aurretik hartu beharko da, online edo telefonoz.

Zumaiako Odol Emaileen elkarteak jakinarazi du datorren astean odol ateraketa saio berria egingo dutela. Hitzordua asteazkenean, hilak 4, izango da hogarrean, 16:30etik 20:30era bitartean.

Antolakuntza egokia bermatzeko, odola eman nahi duten herritarrek aldez aurretik hartu beharko dute txanda. Horretarako bi bide egongo dira aukeran: asteleheneko 08:00ak arte online eska daiteke txanda, gotatanta.eus helbidean. Bestalde, astelehenean eta asteartean telefono bidez bakarrik hartu ahal izango da txanda, arratsaldeko 17:30etik 21:00etara bitartean, 609 81 27 06 zenbakira deituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide