Lubaki kiroldegirako hainbat bizikleta berri alokatzeko lizitazio prozesua jarri du martxan udalak

Julene Frantzesena

Lubaki kiroldegiko areto bizikletak. (Zumaiako Udala)

Lau urterako zortzi bizikleta berri alokatzeko kontratua erdietsi nahi du udalak, eta horien instalazioa eta mantenua kontratuaren barruan sartu ditu. Herritarrei kirol instalazioetan zerbitzu hobea eskaini nahi die erakundeak.

Lubaki kiroldegiko gimnasioko zortzi areto bizikleta berritzeko lizitazio prozesua jarri du martxan Zumaiako Udalak. Erakundeak zehaztu duenez, herritarrei kirol instalazioetan zerbitzu hobea eskaintzen jarraitzeko eta ekipamendua eguneratzeko xedez hartu dute prozesua abiatzeko erabakia. 

Bizikleta horiek alokairuan kontratatuko ditu udalak lau urterako, eta kontratuaren barruan sartuko dute horien instalazioa nahiz mantentze lanak. Gimnasioko ekipamendua egoera onean mantendu eta erabiltzaileen beharrei erantzun nahi diela zehaztu du udalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide