Distira Zumaiako argazki elkarteak antolatutako argazki lehiaketa sozialaren urriko irabazlea Agustin Aizpurua izan da. Trenbidearen inguruko irudiak egin dituzte elkarteko bazkideek, eta epaileen ustez, Aizpuruarena izan da aurkeztutako lan onena. Bigarren saria Ivan Rodriguezek irabazi du, eta Maria Roak egin du hirugarren. Guztira, 23 lan aurkeztu dituzte hilabete horretako lehiaketara.
Zumaiako argazki elkartearen webgunean ikus daitezke martxoko lehiaketaren argazki irabazleak.