Espainiako Gorteetarako bozak (2026)

Iragarri dituzte azaroaren 29an hauteskunde mahaian egon behar dutenen izen-abizenak

Maddi Txintxurreta

Boto-paperak mahai gainean. (Andrea Zipitria)

Udal hautetsiek ezohiko bilkura egin dute gaur, astelehenean, Espainiako gorteetarako hauteskundeetan mahaian egon beharko duten herritarrak zeintzuk izango diren zozketaz ebazteko. Zumaiarrek dagoeneko kontsulta dezakete hauteskunde mahaietan parte hartu beharko duten.

Azaroaren 29an Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango dira, eta Zumaiako Udaleko ordezkariek ezohiko osoko bilkura egin dute gaur, astelehena, zozketa bidez ebazteko zeintzuk izango diren hauteskunde mahaietan parte hartu beharko duten herritarrak.

Hortaz, zumaiarrek dagoeneko kontsultatu dezakete hauteskunde mahaietan parte hartu beharko duten. Horretarako, zozketa.zumaia.eus webgunera jo behar dute, eta bertan, dagokion lekuan NAN zenbakia idatzi. 

Udalak gogoratu duenez, Zumaian hamaika hauteskunde mahai daude. Mahai bakoitzean hiru titular (presidentea, eta bi bokal), eta kargu bakoitzeko bi ordezko izendatzen dituzte. Hori horrela, hasiera batean, guztira 99 pertsonak jasoko dute jakinarazpena. Erreserbako pertsonak ere izendatuta daude dagoeneko.

Desenkusak aurkeztea

Haien etxean jakinarazpen ofiziala jaso duten pertsonek bakarrik aurkeztu ditzakete desenkusak, betiere legeak aurreikusten dituen baldintzetako bat betetzen dutela uste badute. Azpeitiko Hauteskunde Batzordeari zuzendu behar zaio eskaria, eta hark hartuko du erabakia. Hauteskunde Batzordeak desenkusa onartuz gero, zozketan atera diren erreserbako pertsonei jakinarazpena iritsiko zaie, hutsuneak betetzeko. Pertsona horiek ere  jakinarazpena jaso ostean izango dute desenkusa aurkezteko aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide