Aran Santamariak eskainiko duen 'Espiralak' tailerrerako izen-ematea ireki dute

Maddi Txintxurreta

Aran Santamaria.

Haurrei eta familia osoari zuzendutako bi tailer emango ditu Aran Santamariak azaroan zehar Alondegian. Hilaren 12an itxiko dute lehenengo jarduerarako izen-ematea.

Aran Santamaria artista zumaiarrak 4 urtetik gorako haurrei eta familia osoari zuzendutako bi tailer emango ditu azaroan, Alondegian. 

Lehen tailerra azaroaren 14an emango du, eta Espiralak izango du izena. Bigarrena hilaren 28an emango du, eta Txapelak du izena. Arratsaldez izango dira bi tailerrak, 17:00etatik 18:30era bitartean. 

Espiralak jarduerarako izen-ematea irekita dago jadanik, eta azaroaren 12ra arte egongo da horretarako aukera. Txapelak jarduerarako izen-ematea, berriz, hilaren 16tik 26ra egongo da irekita.

Izena emateko hiru aukera izango dira: Alondegia kultur etxean bertan, 09:30etik 14:00etara bitartean; 943-86 10   56 telefono zenbakira deituta; edo alondegia@zumaia.eus posta elektronikoko helbidera idatzita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide