'Astelehenekuak. Eginez ikasi' erakusketa, bihartik aurrera Oxforden ikusgai

Maddi Txintxurreta

Pintzelak.

Manu Muniategiandikoetxea artistarekin ikasitakoa erakutsiko dute astelehenero Zarauzko Ebro Etxean elkartzen diren pintura aurreratuko ikasleek. 

Astelehenero, pinturazale hainbat Zarauzko Ebro Etxean elkartzen da, Manu Muniategiandikoetxea artistaren eskutik pintura aurreratuko klaseak jasotzeko. Bada, bihartik azaroaren 22ra bitartean, Bergarako irakaslearekin ikasitakoa jendaurrean erakutsiko dute Oxforden.

Bihar 18:00etan irekiko dute Astelehenekuak. Eginez ikasi erakusketa, eta azaroaren 22ra bitartean, ikasturtean zehar egindako lanak erakutsiko dituzte Oxford aretoan, ikaskuntza prozesu baten eta pintura lantzeko modu desberdinen erakusgarri. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai, eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, goizetan ere bai, 12:00etatik 14:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide