Etorkizunari buruz hausnartuko dute gaur, Erkibek antolatutako zikloko azken hitzaldian

Maddi Txintxurreta

Alondegia kultur etxea.

Arantxa Atxak, UNESCO Etxeko zuzendariak, Zer zor diogu etorkizunari? hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean, Oxford aretoan.

Erkibe kultur taldeak gizartean interesa pizten duten gaiak jorratzeko antolatu duen Gure erabakiak, gure lurraldea hitzaldi sortaren azken hitzordua etorkizunari buruz hausnartzeko baliatuko dute.

Hala, Arantxa Atxak, UNESCO Etxeko zuzendariak, Zer zor diogu etorkizunari? hitzaldia eskainiko du gaur, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Solasaldi horren bidez, gaur egungo erabakiek etorkizuneko belaunaldien bizitzan duten eraginaz, jasangarritasunaz eta belaunaldien arteko justiziaz hausnartzera bideratu nahi ditu entzuleak.

Aurtengo zikloan, eguneroko erabakien eta lurraldearen arteko harremana lantzen ari da Erkibe, zikloarentzat aukeratu duen leloak erakusten duen bezala: Gure osasuna lurraldearen osasuna da, eta lurraldearen osasuna gurea. Gaurko hitzaldia izango da zikloko azkena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide