Zumaiako Gazte Asanbladak 5 urte beteko ditu, eta efemeride borobila herritarrekin batera ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu du larunbaterako. Goizean hasi eta gauera arte, hitzaldiak, musika eta giro herrikoia gailenduko dira Torreberri gaztetxearen bueltan.
Honakoa da larunbaterako prestatu duten egitaraua:
- 11:00-12:30. Hitzaldia.
- 12:30. Txupinazoa.
- 12:40-14:30. Poteo musikatua.
- 14:30. Herri bazkaria.
- 17:30. 3indarrok Elektrotxaranga.
- 20:00etatik aurrera kontzertuak:
- Sustrai Berriak
- Suger
- Sabdariffa
- DJ Ian Ruiz