Hilerriko mantentze lanak hasiko dituzte gaur

Maddi Txintxurreta

Zumaiako hilerria. (M. Txintxurreta)

Instalazioak eta eremuak txukunduko dituzte udal langileek. Udalak esan du mantentze lan gehiago egingo dituela hilerrian datozen hilabeteetan.

Zumaiako Udalak hilerriko mantentze eta hobekuntza lanak egingo ditu gaurtik aurrera, espazioaren egoera zaintzeko eta herritarren erabilerarako baldintza egokiak bermatzeko. Azaldu duenez, datozen egunetan egingo dituzten lanen bidez, hilerriko instalazioak eta eremuak txukuntzea eta mantentzea da helburua, espazioaren zaintza eta kontserbazioa hobetzeko.

Horrez gain, udalak adierazi du mantentze lan gehiago egingo dituela datozen hilabeteetan, hilerria egoera onean mantentzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide