Azaroaren 11ko greba orokorra prestatzeko, batzar irekia egin zuten atzo Zumaian, eta hainbat herritar elkartu ziren. Hogarrean egin zuten bilera, eta bertan, greba orokorrera batzeko eta egun horretan kaleak hartzeko deia egin zuten, "etxebizitza eskubidea bermatu dadin eta espekulazioari ezetz esateko".
Era berean, greba egunerako modu bateratuan antolatu dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zuten: 12:30ean, Donostian egingo dute mobilizazioa, eta 18:00etan, Zumaian (Beheko Plazatik hasita). Gainera, iragarri zuten igande honetan –azaroak 8– greba orokorrera deitzeko herri argazkia aterako dutela, eta herritar guztiei bertan parte hartzeko gonbidapena egin zieten.