'Sacamantecas' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Maddi Txintxurreta

David P. Sañudok zuzendutako thriller historikoa gaurtik astelehenera ikusi ahal izango da, 19:00etan hasita.

Sacamantecas filma emango dute gaurtik astelehenera bitartean, egunero, 19:00etan hasita, Aita Mari aretoan. Pelikulak XIX. mendearen amaierako Arabara eramango du ikuslea, III. Karlistaldiaren bukaerako garai nahasira . Gasteiz inguruan emakume batzuk itota agertzen direnean, Angela Berrosteguieta biktimetako baten arreba justizia bila hasiko da, Juan Diaz de Garayo nekazaria hilketen erantzule dela frogatzeko asmoz. Pio Pinedo aguazilen buruak, ordea, gerra garaiko baliabide ezari eta gertakariak ezkutatu nahi dituzten agintarien presioari aurre egin beharko die.

David P. Sañudok zuzendutako ekoizpenak puntako aktore taldea du: Antonio de la Torre, Patricia Lopez Arnaiz, Josean Bengoetxea, Eneko Sagardoy, Haizea Carneros, Luis Callejo eta Urko Olazabal, besteak beste. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide