Argitaratu berri duen liburua oinarri gisa hartuta, Telmo Lazkanok hezkuntzaren digitalizazioari buruzko solasaldia eskainiko du

Maddi Txintxurreta

Telmo Lazkano, 'Reset educativo' liburuaren aurkezpenean. (Alberdania)

Azaroaren 13an, ostirala, Hezkuntzaren digitalizazioa aztergai izeneko solasaldia izango da Alondegiko Oxford aretoan. Telmo Lazkano irakasle zumaiarrak eskainiko du hitzaldia, argitaratu berri duen Reset educativo eleberria ardatz hartuta.

Datorren azaroaren 13an, ostirala, Hezkuntzaren digitalizazioa aztergai solasaldia izango da Alondegiko Oxford aretoan, 18:00etatik 19:00etara. Hitzorduan Telmo Lazkano Zumaiako irakasleak gidatuko du, eta argitaratu berri duen Reset educativo eleberria oinarri gisa hartuta, ikasgeletako digitalizazioaren inguruko gakoak eta hausnarketak herritarrekin partekatuko ditu.

Alberdania argitaletxearekin emandako liburuan, Lazkanok multinazional teknologikoek hezkuntza-sisteman sartzeko dituzten ezkutuko interesak eta pantailen neurrigabeko erabilerak sortzen dituen kalte pedagogikoak landu ditu. Egilearen esanetan, liburua ez da teknologiaren aurkako manifestu bat, baizik eta irakurlea pentsatzera bultzatzeko tresna bat.

Ostiraleko aurkezpenean, hainbat galdera eztabaidaren erdigunera ekarriko ditu Lazkanok: hezkuntzaren digitalizazioa askea al da? Osasuntsua al da? Azken PISA txostenaren atzean zer dago? 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide