Azaroaren 11ko greba orokorra

A11ko grebara batzeko deia egin dute herritarrek

Eneko Eizagirre Perez

Hainbat herritar A11ko grebarako deia egiten. (Utzitakoa)

Azaroaren 11n etxebizitza eskubidea bermatzea eskatzeko egingo den greba orokorrean herritarrak parte hartzera animatzeko, herri argazkia atera zuten atzo.

Asteazkenean, azaroaren 11n, izango den greba orokorraren atarian, herri argazkia atera zuten hainbat lagunek atzo. Joan zen asteazkenean izan zen lanuztea antolatzeko batzar orokorra, eta hitzordu hartan adostu zituzten grebaren egunean zer mobilizazio egingo dituzten Zumaian, eta horietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Hain zuzen, 18:00etan, manifestazioa egingo dute Beheko Plazatik abiatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide