Pulpo elkarteak 75 urte egin ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko baliatu zuten pasa den zapatua. Txarangarekin herriko kaleak alaitzeaz gain, kiroldegira ere azaldu ziren, Sukia Pulpoko eskubaloi jokalariekin bat egitera. Zumaiako eskubaloi taldearen sortzaileak omentzeko asmoz, klubeko lehen jokalariek erabiltzen zuten elastikoan oinarritutako kamiseta erakutsi zuten Usurbilen kontrako partidan.
Tamalez, zumaiarrek norgehiagoka galdu zuten (27-29), hala ere, partidaren amaieran txaranga kiroldegira azaldu zen, eskubaloi taldearen ospakizunarekin bat egiteko. Iluntzean, halaber, herriko kaleetan zehar ibili zen txaranga.