Azaroaren 11ko greba orokorra

Ertzaintzak pertsona bat identifikatu du goizean goizeko piketeetan

Enara Ariznabarreta

Goizean goizetik, grebalariak Itziarrera joan dira biribilgunea moztera. Ondoren, Joxe Mari Korta industrialdera gerturatu dira, eta han grebalari bat identifikatu du Ertzaintzak. GKSk herri sarreran egin du piketea.

Greba orokorrera deitu zuten gaurko ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarearekin eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera, etxebizitza eskubide unibertsala aldarrikatzeko eta langileen pobretzeari aurre egiteko. Hori horrela, piketeekin esnatu da gaur Zumaia.

Goizean goizetik hasita, grebalariak Itziarrera joan dira biribilgunea moztera, eta ondoren, Joxe Mari Korta industrialdera hurbildu dira. Era berean, GKSk herri sarrera itxi du honako hau dion pankarta batekin: Errentistak, espekulatzaileak eta politikoak errudun!. Oraingoz, goizeko piketeetan pertsona bat identifikatu du ertzaintzak, Joxe Mari Korta industrialdean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide