Indamendik Urtsuara mendi irteera antolatu du iganderako

Maddi Txintxurreta

Urtsua mendia.

Makea eta Luhuso (Lapurdi) arteko 9 kilometroko ibilbidea egingo dute igandean, eta Urtsua gailurra (679 m) igoko dute mendizaleek.

Azaroaren 22an, igandea, Indamendi mendi bazkunak goizeko irteera antolatu du. Lapurdiko Makea eta Luhuso udalerrien artean egingo dute txangoa eta Urtsua mendiaren gailurrera (679 m) ezagutzeko aukera izango dute mendizaleek, 9 kilometroko distantzia osatuz. Bideak 450 metroko desnibel positiboa eta 560 metroko desnibel negatiboa ditu.

Autobusa goizeko 07:30ean irtengo da Kantauri plazatik, baina Arroabean eta bidesarian geldituko da, aurretik eta garaiz abisatuz gero.

Irteeraren prezioari dagokionez, Indamendiko bazkide helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte, bazkide ez diren helduek 15 euro eta 18 urtetik beherako haurrek 5 euro.

Izen-ematea elkartearen webgunearen bidez egin behar da, esteka honetan, eta epea ostegunean 17:00etan amaituko da.

NANa, hamaiketakoa eta autobusean sartzean ibilgailua ez zikintzeko aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatu dute antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide