Pulpo elkarteak 75 urteko historia ospatzeko Pulpo 75. Fest! jaia ospatu zuten atzo, Kofradia aurrean. Musika emanaldi ezberdinez gozatu ahal izan zuten herritarrek: Nagore Sanchez eta Malen Emezabal bikoteak kontzertu akustikoa eskaini zuen, Geels taldea ere oholtzaratu zen, eta DJ Saizarrek girotu zuen festaren amaiera.
Elkarteko kideak pasa den astean hasi ziren urteurrena ospatzen. Aurreko zapatuan, Zumaiako eskubaloi taldeak sorreran erabiltzen zuen elastiko historikoan oinarritutako kamiseta erakutsi zuten Sukia Pulpoko jokalariek Usurbilen aurkako partidan, taldearen sortzaileak omentzeko asmoz. Norgehiagoka galdu zuten arren, (27-29), ospakizuna txarangaren doinuekin zabaldu zuten herrigunera.
Bihar, halaber, erraldoien kalejira egingo dute 16:00etatik aurrera.