Aurten bederatzi hamarkada bete dira tropa frankistak Zumaian sartu zirenetik, eta data hori mugarri hartuta, tour historikoa egin du Gaztiok Piztu eragileak gaur goizean.
Herriko gazteek duela 90 urte gertatutakoa eta herritarrek sufritutako errepresioa ezagutzeko helburuz, Zumaiako leku desberdinetan geldialdiak egin eta herriaren historia azaldu dute antolatzaileek. Ibilbide gidatuan zehar, 36ko gerrak herrian utzitako arrastoa eta erregimen frankistak lehen urteetan abiarazitako errepresio makineria landu dituzte.