Espainiako Gorteetarako bozak (2026)

EH Bilduren alde talde argazkia aterako dute herriko gazteek

Onintza Lete Arrieta

Hainbat lagun ukabilak altxatuta. (Pixabay)

Zumaiako Ernaik egin du deialdia igande honetarako, Zumaiako EH Bilduko lantaldearekin elkarlanean.

Azaroaren 29ko bozak gerturatzen ari diren honetan, herriko gazteak EH Bilduren aldeko talde argazkia ateratzera animatu dituzte Zumaiako Ernaik eta Zumaiako EH Bilduko lantaldeak.

Hitzordua etzi, igandean, izango da. 13:00etan elkartuko dira Amaiako plazako parkean argazki jendetsua ateratzeko, Euskal Herrian urrats bat aurrera lelopean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide