Urolako trenaren memoria berreskuratuko du bihar Inazio Galdonak

Enara Ariznabarreta

Urolako trena. (Utzitakoa)

Urolako trenaren historia eta itxieraren aurkako herri-borroka berreskuratuko dituzte bihar Zumaiako tren geltokitik abiatuko den ibilaldi-solasaldi batean. Inazio Galdona Urola Kostako trenaren langile ohia arduratuko da ibilaldi-solasaldia eskaintzeaz.

Jauzi Ekosoziala mugimenduaren Geltokika egitasmoa Zumaiara iritsiko da bihar. 11:30ean hasita, Lapurtu ziguten trena. Urolako trenaren borrokaren historia izeneko ibilaldi-solasaldia eskainiko du Inazio Galdona Urola Kostako trenaren langile ohiak. Egitasmoaz gozatu nahi duen orok Zumaiako tren geltokira gerturatu beharko da.

Ibilaldi-solasaldiak Urolako trenaren memoria historikoa eta haren itxieraren aurkako herri-borroka berreskuratzea izango du ardatz, gaur egungo garraio publiko jasangarriaren aldeko aldarrikapenekin lotuz. Zumarraga eta Zumaia lotzen zituen Urolako trena itxi zutenean protesta gogorra egin zuen Galdonak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide