Santa Zezilia egunaren aitzakian, Musika eta Dantza Eskolaren Xexili emanaldiak alaitu zuen Komentua atzo arratsaldean. Adin guztietako musikari eta dantzariak igo ziren oholtzara, genero eta estilo ezberdinetako kantuak abestu zituzten, bertaratu ziren herritarrekin batera.
Bihar, halaber, Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertu berezia eskainiko du Torreateko auditorioan, 19:00etatik aurrera. Jose Mari Azkueren zuzendaritzapean, bandak La Divina Comedia taularatuko du, entzuleak fantasiaz, dramatismoz eta kontrastez beteriko ibilbide sinfonikora gonbidatuz. Bestalde, igandean, 11:00etatik aurrera, Txistularien Bandak herriko kaleak alaituko ditu kalejira batekin.
(Argazkiak: utzitakoak).