Indamendik Maizara mendi irteera antolatu du abenduaren 13rako

Julene Sorarrain

Maiza mendia. (Wikiloc)

Nafarroako Bakaiku eta Lizarraga mendateen arteko ibilaldia egingo du Indamendi mendi bazkunak, eta Maiza (1.182 metro) eta San Adrian ermitak igoko dituzte. Ondoren, Portupekoleze kobatik igaroko dira. Parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik izena ematea.

Abenduaren 13an, igandea, Nafarroako Bakaiku eta Lizarraga mendateen arteko ibilaldia egingo du Indamendi mendi bazkunak, eta Maiza (1.182 metro) eta San Adrian ermitak igoko dituzte. Ondoren, Portupekoleze kobatik igaroko dira. Egun guztiko irteera horrek 12 kilometro, 720 metroko desnibel positiboa eta 200 metroko desnibel negatiboa izango ditu. Beraz, hamaiketakoa eramatea gomendatu dute; bazkaria ez, jatetxe batean izango baita.

Autobusa 08:00etan aterako da Kantauri plazatik, eta Arroan eta Arroa Behean geldialdia egiteko aukera dago, betiere, denborarekin abisatuz indamendi1@gmail.com helbidera idatzita. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen dute, autobusa ez zikintzeko.

Irteeraren prezioari dagokionez, bazkide helduek 45 euro ordaindu beharko dute; bazkide ez diren helduek, berriz, 55 euro, eta 18 urtetik beherakoek, 35 euro. Izena emateko, honako galdetegi hau bete daiteke, eta epea azaroaren 30ean amaituko da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide