Txistularien doinuekin ospatu dute Santa Zezilia eguna Zumaian

Julene Sorarrain

Santa Zezilia, musikarien eguna, da gaur, eta herriko txistulariak kalez kale ibili dira, herria musikaz girotzen.

Santa Zezilia egunaren bueltan antolatutako azken hitzordua izan dute gaur goizean Zumaian. Oraingo honetan, txistulariek izan dute herritarrak esnatzeko ardura, eta kalez kale ibili dira kalejiran, herria musikaz eta alaitasunez girotzen.

Komentutik abiatu dute ibilbidea, eta handik, San Jose kaletik barrena, Erribera kalera jo dute. Ondoren, Paola eta hondartza ingurutik igaro dira, eta frontoian eman diote amaiera kalejirari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide