Espainiako Gorteetarako bozak (2026)

Zumaiako gazte talde bat EH Bilduren alde elkartu da gaur goizean Amaia plazan

Julene Sorarrain

Zumaiako gazteak EH Bilduren alde elkartu dira gaur goizean Amaia plazan. (Zumaiako Ernai)

Euskal Herrian urrats bat aurrera lelopean, Zumaiako gazte talde batek EH Bilduren aldeko argazkia atera du gaur goizean, koalizioari babesa erakusteko.

Azaroaren 29ko bozak gerturatzen ari dira, eta Zumaiako Ernaik eta Zumaiako EH Bilduko lantaldeak deituta, herriko gazteek talde argazkia atera dute koalizioari babesa erakusteko. Euskal Herrian urrats bat aurrera lelopean, Amaiako plazan elkartu dira eguerdian 40 bat lagun.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide