Helene Alberdik zazpigarren egin du Distantzia Luzeko Munduko Triatloi Txapelketan

Julene Sorarrain

Helene Alberdi, Abu Dhabin jokatu den Distantzia Luzeko Munduko Triatloi Txapelketan. (utzitakoa)

Txapelketa gaur jokatu dute Abu Dhabin, eta parte hartzaileek hiru kilometro egin behar izan dituzte igerian, 120 kilometro bizikletan eta 30 kilometro korrika. Zumaiako triatletak zazpigarren postua eskuratu du, emakumezkoen elite kategorian.

Distantzia Luzeko Munduko Triatloi Txapelketa jokatu dute gaur, igandea, Abu Dhabin. Parte hartzaileek hiru kilometro egin behar izan dituzte igerian, 120 kilometro bizikletan eta 30 kilometro korrika. Helene Alberdi triatleta zumaiarrak zazpigarren postua eskuratu du emakumezkoen elite kategorian, 6:15:00eko denborarekin.

Marjolaine Pierre frantziarra izan da txapelduna, 5:35:25eko denborarekin. Hala, munduko hirugarren titulua eskuratu du, 2023an Ibizan eta 2025ean Pontevedran lortutakoen ostean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide