Vidania Teatro konpainiaren 7 urte antzezlana taularatuko dute ostiralean, 20:00etan, Zumaiako Aita Mari aretoan, eta ikuskizunerako sarrerak salgai daude sarrerakzumaia.eus.
Agurtzane Intxaurragak zuzendu du antzezlana, eta aktoreen artean Kandido Uranga zumaiarra dago. Harekin batera igoko dira oholtzara Aitor Beltran, Dorleta Urretabizkaia, Jon Olivares eta Iñigo Gastesi.
Antzezlanak mugako egoera bat aurkezten du: iruzur fiskalagatik poliziak atxilotu baino ordu batzuk lehenago, enpresa bateko lau bazkide euren bulegoan elkartuko dira lan orduetatik kanpo, bitartekari batekin batera. Bileraren helburu nagusia da erabakitzea nork hartuko duen errua bere gain kartzelan zazpi urte igarotzeko.