Azaroaren 25a

Indarkeria matxistaren aurka manifestatzera deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak

Intza Trula

Iazko Azaroaren 25eko manifestazioa, Zumaian. (Maria Maya Manterola)

Ez ginen atzera egiteko jaio lelopean egingo dute manifestazioa bihar, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean. 18:30ean jarri dute elkartzeko hitzordua, Beheko Plazan.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da bihar, Azaroaren 25a. Urtero legez, Zumaiako Mugimendu Feministak herritarrei dei egin kalera atera daitezen, eta manifestazioa deitu du.

Hain justu ere, 18:30ean abiatuko dute martxa Beheko Plazatik, eta herriko hainbat kale zeharkatu ostean, performance bat egingo dute Ardantzabiden.

Horrez gain, Azaroaren 25ari lotutako beste bi ekitaldi ere izango dira herrian egunotan; bihar, Ikusezina ez izateko antzezlana emango dute Zumaia BHIko ikasleek Aita Mari aretoan. Hiru emanaldi izango dira: 09:30ean, 11:30ean eta 17:00etan.

Ostegunean, berriz, Libertad sexual, consentimiento, feminismo. La política del terror sexual: narrativas y transgresiones feministas hitzaldia eskainiko du Nerea Barjolak. Emakumeon Etxean izango da, 13:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide