Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, Azaroaren 25a. Egunari lotutako emanaldi berezia prestatzen aritu dira azken hilabeteotan Zumaia BHIko DBH 1eko ikasleak, eta gaur aurkeztu dute azken emaitza Aita Mari aretoan: Ikusezina ez izateko.
Urte luzez emakumeek itzalean eta inolako aitorpenik gabe egin duten lana balioan jarri nahi izan dute interpretazioaren bitartez; hala nola saregileen, idazleen, poeten, margolarien eta lonjako edota kofradiatako langileen lanari ikusgarritasuna eman diote.
Bi emanaldi eskaini dituzte goizean, bata 09:30ean eta bigarrena 11:30ean. Hirugarren eta azken emanaldia 17:00etan izango da.